energia@oarsoaldea.eus | 943 494 129
Ez dakizu zein den kontratatuta duzun argiaren potentzia?
Garrantzitsua da berrikustea kontratatzen duzun potentzia bat datorren behar duzunarekin; bestela, gehiegi ordaintzen ari zara.
Alderatu zure argiaren fakturan agertzen den potentzia,
benetan behar duzun potentzia kalkulatzen dizun neurri batekin:
Kalkulatutako potentzia zure fakturan agertzen dena baino txikiagoa bada, hura murrizteko aukera duzu (zure merkaturatzailearekin harremanetan jarrita, beti ere konpainiek normalizatutako balio estandar batzuen barruan), 9,04 €+BEZ ordainduta potentzia murrizteko eragiketagatik.
Iberdrola Distribución-en online plataforma ere erabil
dezakezu zure kontsumo-datuak kontsultatzeko, gehiegizko potentzia kontratatuta
duzun egiaztatzeko eta nahi izan ezkero, web-orritik bertatik murrizteko.
Horrela, zure fakturan aurreztu dezakezu eta, gainera, erabiltzen ari ez den kontsumo-termino bat murriztu.
Merkatuko merkaturatzaileek hainbat tarifa eta zerbitzu eskaintzen dituzte; beraz, garrantzitsua da konparatzea eta zuretzat egokiena den aukera aurkitzea. Baliabide hauek erabili ditzakezu hori lortzeko:
Tarifa elektrikoen online konparatzailea: egiaztatu zein den zure kasu partikularrerako preziorik onena eskaintzen duena. Sarean konparatzaile asko daude, eta bat baino gehiago kontsultatzea komeni da, erabaki egokia hartzen ari zarela ziurtatzeko.
Jarri harremanetan gurekin: Laguntzeaz gain doako arreta pertsonalizatua eskainiko dizugu.
Erreferentziazko merkaturatzaileak: ordutegiz diskriminatuko tarifa bat kontratatzeko aukera ematen dute, Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioaren barruan (PVPC). Horrek esan
nahi du elektrizitatea gauez edo goizaldean merkeagoa izango dela tarifa hori kontratatuta baldin baduzu. Tarifa horrek aurrezteko aukera ematen dizu, baldin eta ordurik merkeenak erabiltzen badituzu kontsumo elektriko jakin batzuk egiteko (adibidez, garbigailua edo ontzi-garbigailua erabiltzea).
Zure kontratu elektrikoa zure beharretara ahalik eta gehien egokitzeaz gain, dirua eta energia aurreztu ditzakezu etxean dituzun energia-ohiturak hobetuz.
Etxeko aurrezpen eta efizientzia energetikoari buruzko aholkuen gidan hainbat aholku aurki ditzakezu argiztapenaren, etxetresna elektrikoen edo berokuntzaren erabilera optimizatzeko, besteak beste.
Baliteke, nahiz eta aurreko guztia praktikan jarri, oraindik zailtasunak izatea argiaren fakturari aurre egiteko. Egoera hori arintzeko, Administrazioak eta beste eragile batzuek laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkiete kontsumitzaile ahulenei, hala nola bonu sozial elektriko eta termikoak. Laguntza hauei eta beste batzuei buruzko informazioa jaso dezakezu gure Laguntza Ekonomikoen atalean.
Jar zaitez gurekin harremanetan gure formularioaren bidez eta lagunduko dizugu!
energia@oarsoaldea.eus | 943 494 129