Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak mekanismo berri bat jarri du martxan, joan den urriaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arte. Horren bidez, COVID-19ren ondoriozko krisi ekonomikoak kaltetutako kontsumitzaile ahulek berehala eskuratu ahal izango dute gizarte-bonua, ohiko izapideak arinduz.
Izapideak errazteko, gizarte-bonuari heltzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonek erantzukizuneko adierazpen bat aurkeztu beharko dute – Eskabide-ereduan sartuta dago –, beren egoera, familia-unitateko kideren batena eta familia-unitatearen diru-sarrerak adierazteko.