Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) datuen arabera, Oarsoaldeko etxebizitzen batez besteko antzinatasuna 46 urtetik gorakoa da. Hau da, legeak eraikin berriak isolamendu termiko ona izatera behartu aurretik eraiki ziren. Ondorioz, ordutik zure eraikina eraberritu ez bada, oso litekeena da zure etxebizitzak hotz eta bero galerak izatea.
Etxebizitza behar bezala isolatuta egoteagatik tenperatura-galerak murriztuta erosoago egongo zara eta, gainera, berokuntzan eta aireztapenean dirua aurreztuko duzu. Horrez gain, birgaitasuna egiteko hainbat erakundek ematen dituzten laguntzak jaso ditzakezu.
Hurrengo aurkezpenean, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) argitaratutakoa, zure etxeko energia behar bezala birgaitzeko gakoak aurkituko dituzu.