Bonu sozialetaz gain, badira sektore ahulei zuzendutako beste laguntza ekonomiko batzuk ere, kalteberatasun energetikoko egoerak arintzeko.
Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesu baten ondoriozko zein oinarrizko premiei lotutako gastuak estaltzeko, pertsonek diru-sarrera nahikorik ez dutenean.
Aldizkako ez den prestazio ekonomikoa da, gastu espezifikoei, arruntei edo apartekoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei zuzendua, gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Linea horietako bat energia-gastuei dagokie (hornidura elektrikoa, gasa eta etxeko erabilerarako beste erregai batzuk), urtean 900 eurorainoko laguntzekin.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak ahultasun energetikoaren aurkako hitzarmen bat du Gurutze Gorriarekin, GLLak edo DBE jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten familientzat. Erakundearen bidez, argiaren, uraren eta gasaren fakturak ordaintzeko laguntzak jaso ditzakete.