Search
Close this search box.

Zure etxebizitzaren energia-gastua ezagutzea da gastu hori murrizteko lehen urratsa, bai arrazoi ekonomikoengatik, bai ingurumenagatik.

Aukera asko daude gastu hori murrizteko, zure etxeko erosotasunak okerrera egin gabe (hobetu ere egin daiteke!), eta horiek aurkitzen lagunduko dizugu. Tailer hau eskualdeko auzo-elkarte edo auzo-komunitateentzat bereziki interesgarria izan daiteke.

Tailerraren iraupena: 1h 30 ‘.

Tailer honetan honako hauek ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek:

  1. Energia-kontsumo desegokiarekin edo ez oso jasangarriarekin lotuta egon daitezkeen praktikak identifikatzea. Gure web-plataformaren energia-aurrezpenari eta -eraginkortasunari buruzko aholkuen gida berrikusiko dugu elkarrekin, eta bertaratutakoek horri buruz izan ditzaketen zalantzak argituko ditugu.

  2. Oarsoaldeko Energia Bulegoaren energia-kontsumoa kalkulatzeko tresna erabiltzea. Norberaren etxebizitzaren datuak sartu ahal izango dituzte, hobetzeko emaitza eta gomendio pertsonalizatuak lortzeko.

  3. Etxean energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna hobetzeko dauden laguntzak eskuratzea. Etxetresna Elektrikoen Renove Plana eta horrekin lotutako beste laguntza ekonomiko batzuk aurkeztuko ditugu, baita horiek eskatzeko modua ere.

  4. Amaitzeko, bertaratutakoen kontsulta pertsonalizatuen erronda egingo dugu.

Gomendatzen da tailerrean parte hartzen dutenek aldez aurretik bildu izana beren etxeko etxetresna elektrikoei eta argiztapenari buruzko informazioa, energia-kontsumoa kalkulatzeko beharrezkoa dena (potentzia eta ekipamendu mota bakoitzaren kopurua).

Subscribe to get 15% discount
Subscribe to get 15% discount