Errenteriako Udalak udalerriko energia-informaziorako atari bat jarri du herritarren eskura. Atari horretan, udal-eraikin eta -ekipamenduetako energia-kontsumoen bilakaera eguneratuta argitaratzen da, besteak beste. Hona hemen gaur egungo datu garrantzitsuenetako batzuk:
- Kontsumo osoa % 32 jaitsi da azken urtean, oinarri-urtearekin alderatuta (2016).
- Kontsumoaren jaitsiera horrek milioi erdi euro baino gehiago aurreztea dakar.
- Udal ekipamenduetan erabiltzen den energia urtean 22 €-koa da udalerriko biztanle bakoitzeko.
- Gehien kontsumitzen duten ekipamenduak argiteria publikoa (guztizkoaren % 27), kirol-instalazioak eta ikastetxeak ( % 26) dira.
Datu horiez gain, herritarrek Errenteriako udal eraikin bakoitzari buruzko informazio partikularra kontsulta dezakete atarian.