Search
Close this search box.

Argiaren eta gasaren fakturetan agertzen den informazioa interpretatzea askotan arazoa da, eta hainbat kontzeptu, zenbateko eta portzentajeren artean galtzen gara. Hala ere, fakturek diotena ulertzea ezinbestekoa da gure kontsumoaz jabetzeko eta kontsumoa murriztu eta ordaintzeko orduan aurreztu ahal izateko.

Tailer hau eskualdeko auzo-elkarte edo auzo-komunitateentzat bereziki interesgarria izan daiteke.

Tailerraren iraupena: 2 ordu.

Tailer honetan honako hauek ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek:

  1. Argiaren eta gasaren fakturak zuzen interpretatzeko eskubidea. Fakturetan agertzen diren kontzeptu guzti-guztiak azalduko ditugu, baita azken zenbatekoan duten garrantzia ere.
  2. Banatzaileen plataforma digitaletan kontsumo-datuak kontsultatzea. Webgunean eskuragarri dauden tresnak aztertuko ditugu, baita kontsumoak interpretatzeko eta hobetzeko duten erabilgarritasuna ere.
  3. Kontratatutako zerbitzuak aldatuz fakturak aurrezteko eskubidea. Potentziarekin, tarifekin eta kontratatutako zerbitzu gehigarriekin lotuta dauden aurrezki-aukerak aztertuko ditugu.
  4. Faktura energetikoak ordaintzeko laguntzak eskuratzeko eskubidea. Bonu sozial elektriko eta termikoak aurkeztuko ditugu, baita kalteberatasun energetikoa izateko arriskuan dauden pertsonentzako beste laguntza batzuk ere, eta nola eskatu, hala badagokio.
  5. Amaitzeko, bertaratutakoen kontsulta pertsonalizatuen erronda egingo dugu.

Tailerrean parte hartzen dutenek argiaren eta gasaren fakturak eduki beharko dituzte tailerra behar bezala aprobetxatzeko.

Subscribe to get 15% discount
Subscribe to get 15% discount