Search
Close this search box.

Aurreztu dirua eta handitu zure erosotasuna modu errentagarrian.

Egiaztatuta dago etxean kontsumitutako energiaren zati handi bat tenperatura- eta hezetasun-baldintza onargarriei eustearekin lotuta dagoela. Pertsona askok ez dakite baldintza horiek nabarmen hobetu daitezkeela etxebizitzako birgaitze energetikoko ekintzen bidez, eta, gainera, ekintza horiei, gaur egun, laguntza ekonomiko handiak ematen dizkietela hainbat administraziok.

Tailer hau eskualdeko auzo-elkarte edo auzo-komunitateentzat bereziki interesgarria izan daiteke.

Tailerraren iraupena: 1h 30 ‘.

Tailer honetan honako hauek ikasteko aukera izango dute bertaratzen direnek:

  1. Bizi diren eraikinaren egoera txarraren ondoriozko energia-kontsumo altuak identifikatzea. Fatxadan, leihoetan, zoruetan eta estalkietan behar bezala isolatzea, tenperatura- eta hezetasun-baldintzak hobetzeko mekanismo gisa, energia kontsumitzen duten ekipoetan inbertitu beharrik gabe.

  2. Egoera horietarako birgaitze energetikoaren bidez irtenbideak bilatzea. Etxebizitza batean egoera energetikoa hobetzeko egin daitezkeen birgaitze motak ezagutuko ditugu.

  3. Etxeko energia-birgaitzeetarako dauden laguntzak eskuratzea. Dauden laguntza-aukerak aurkeztuko ditugu eta nola eskatu Oarsoaldeko Birgaitzeko Hirigintza Elkarteko (BHE) langileen laguntzarekin.

  4. Oarsoaldeko etxebizitza-eraikinen benetako adibideak aurkeztuko ditugu, bai eta birgaitze energetiko baten ondoren izan duten hobekuntza ere.

  5. Amaitzeko, bertaratutakoen kontsulta pertsonalizatuen erronda egingo dugu.

Tailer honetan, Oarsoaldeko Energiaren Bulegoko langileez gain, Oarsoaldeko BHEko ordezkari bat izango dugu, gure eskualdeko birgaitze energetikoari eta hori egiteko moduari buruzko gai zehatzagoei erantzuteko.

Subscribe to get 15% discount
Subscribe to get 15% discount